Euskera | Castellano

POTXOLOKO IRAKASBIDEA

Aurkezpenean esan dizuedan bezala, motibazio eta helburu argiak nituen Potxolorentzat eta jakina, hauek dira gure hezkuntza proiektuari kohesioa ematen lagunduko diguten zutabeak. Jarraian, apur bat gehiago garatzen ditut:


  • Talde txikiak: Gure gehienezko kupoa 25 haurrekoa da 4 hilabete eta 2 urte bitarteko taldean . 4 hilabetetik 12 hilabetera bitarteko haurrek 6 dira eta bistako arrazoiengatik ez dira gainerakoekin bizi taldean pixkanaka sartzeko unea iritsi arte.


  • Ingurune eleanitza: Potxoloko komunikazio eta harreman hizkuntza euskara da, haur bakoitzaren euskera ulermen mailara egokituz eta pixkanaka bi hizkuntzakulertzeko modura gidatuz, bere hastapenak erraztuz hurrengo hezkuntza faseetan. Ingelesa ere lantzen dugu jarduera, abesti eta jolasen bidez.


  • Familiaren eta haurtzaindegien arteko kohesioa: egunero, sarreran edo/eta irteeran gurasoekin egunerokotasunean aritzen gara. Zerbaitek, aparteko arreta eskatzen baldin ba du edo gurasoak ez ba dira haurra jasotzera etortzen direnak, gure posta elektronikoa eta telefonoa daukagu. Haueetan, beti egoten gara erantzun, ardura hartzeko edo/eta hitzordua emateko.


  • JOLASA IKASTALDIAREN MOTOREA eta bidea da. Asko jolasten dugu. eta modu batzuk eta haien xedeak azalduko ditut



POTXOLON, ZELAN JOLASTEN DUGU


Jolasa gure ikasteko bide nagusia izaten, autonomia bultzatzeko eta jakin-mina pizteko erabiltzen dugu. Baina, noski, horrela, airean geratzen da haurrek Potxolon, zer egiten duten jakitean ... nola antolatzen dugun azalduko dizuet ...


Mutil Handiak (1 eta 2 urte)


Funtsean, bi aldi ezberdin egoten dira


Jolas gidatuak:


  1. Alfonbraren Txokoa. Eguneroko espazioa, zeinean Irakasle batekin, elkartu eta gidatutako eginkizunak betetzen ditugu: Gaur etorri garenok zenbatzen dugu, ingurumenaz hitz egiten dugu pixka bat, gaur euria egin al du? Udazkena da?. Zergatik dakigu? Gabonak dira? Zer da gehien gustatzen zaizuna? Ondoren, istorioak, abestiak eta beste hainbat jarduera ezagutzera ematen dugu. Egun batean animaliak dira, beste egun batean gorputzeko zatiak dira eta beste egun batean sentimenduak izan daitezke ... Momentu honetan , goserik ez duten txikiak edo loak baimentzen dien haurtxo txikiak parte hartzen dute ere.


  2. Jarduera gidatuak. Egunero, gure asteko egutegiaren arabera, eboluzio arlo desberdinak lantzen ditugu, hala nola, pertsonala eta soziala, moldatzailea, psikomotrizitate, fina eta lodia, komunikazioa eta kognitiboa. Jarduera horiek esperimentazioa, jakin-mina eta irudimena bultzatzen dituzten jolas eta dinamiken bidez egiten dira.


Txikiak,


Haiekin eskariak desberdinak dira, 4 hilabetetik urtera bitarteko haurrei buruz hitz egiten dugu eta noski, lo, janari eta higieneari buruzko jarraibideak markatzen gaituzte. Haiekin jolasteko posibilitatea dagoenean, Goiztiar estimulazioa, Pickler metodoa, edo guk gidatutako beste jarduera batzuk erabiltzeko aprobetxatzen dugu, pixkanaka handien taldean sartzen diren momenturarte.


IRAKASBIDEA


Haur hezkuntzari buruzko metodologia asko dago, eta horietako asko zoragarriak dira, baina “dena ez da berdin guztiontzat”. Desberdinak gara eta estimulu ezberdinetara erreakzionatzen dugu. Beraz, gure lana ez da iturri bakar batean oinarritzen. Metodologia desberdinak aldi berean lantzen ditugu, gure izatearen arabera, taldeari, uneari edo haurrari egokituz eta urtero gure lana berrikusi eta eguneratzen dugu, behar berrietara egokitzen jarraitzeko. Hori dela eta, nahiago dut POTXOLO metodoa erabiltzen dugula esatea.


Baina guk oinarritutako ideia bat emateko, gure seme-alaben artean “onena” ateratzeko konfiantza izan dugun metodologia batzuk aipatuko ditugu hemen.


Kostruktibismoa
Reggio Emilia eta bere hezkuntz oinarriak:
Montessori Metodoa
Goiztiar estimulazioa
Emmi Plikler
Ez zuzendutako hezkuntza

Ezin dira denak eta ez dugu nahi, modu erradikal batean aplikatu. Baina, guztiak, txiki bakoitzaren barrualdea hobetzen, oinarritzen dira.



Hemen erabiltzen ditugun teknika, jolas eta material ugari ere aipatzen ditugu:


  • Adimenetarako BITSak


  • Ipuinak


  • Abestiak


  • Jostailuak


  • Egurrezko eta naturalak diren materialak


  • Decrolyren interés guneak


  • Txokoak


  • Experimentazio tailerrak : Adb: Jolas heuristikoa eta altxorren jolasa Kalea


  • Egunerokotasunean gure lanerako laguntza tekniko bezala, EDEBE babykids metodoa erabiltzen dugu bere Col barrazkiloa maskotarekin. Col, hainbat fitxa, ipuin eta abestitan agertzen da. Horrela, Col gutako bat bihurtu da, zuen seme-alaben maskota eta jardueretan duen presentzia, haurren lana erraztu eta motibatzen du.