Euskera | Castellano

NORTZUK GARA

Amaia Escudero deitzen naiz. Leioako Unibertsitatean, Irakaskuntzan lizenziatu nintzen Haur hezkuntzako espezialitatean. EGA titulua daukat eta Ingeleseko B2 maila ere, geriatriako laguntzailea naiz eta kurtso ezberdinak egin ditut, lehen sorospen, pailaso eta kale animatzaile bezala. Aktoresa izan naiz antzerki talde batean eta abesbatza ezberdinetan abestu dut Kontralto bezala eta noizbait denbora librea baldin izanez gero, bueltatuko naiz.


Hainbat urtetan Haurtzandegian lan egiten egon ondoren, haurrak eta gurasoeei ere, zerbait desberdin eskaintzeko beharra sentitu nuen, nire filosofiarekin bat zetorren zerbait, xarma gehiago zekarren zerbait.


Burura etorri zitzaidan lehenetariko idei bat, leku Txiki Handi bat izan zen. Ondo irakurri duzue, bai, bai, hori zen nik nahi nuena. Txikia, nire ametsa bete ahal izateko, talde murriztu bat izatea behar nuelako, horrela hobeto ezagutu ahal izateko eta familia baten moduan egon ahal izateko. Baina aldi berean handia, oso handia,talde osoak garatzeko, elkar ezagutzeko eta eroso hazteko aukera eman behar zigulako, kalitatezko denbora eskainiz nire lagun txikien garapen fisiko eta kognitiboari, baina batez ere garapen soziala eta emozionalari. Guzti hau lortzeko JOLASA eta MAITASUNA ikastaldiaren MOTORRA izango da.


Beste jatorrizko ideia bat, nire ametsa Euskaldun giro batean gauzatzea izan zen.


Haurren garapen egokia lortzeko, familia-haurtzandegia eta alderantzizen arteko erlazioak, funtsezkoak dira ere. Talde txikia izateak ahalbidetzen du haurren bilakaera positiboan, funtsezko alor horretan behar den denbora aurkitzea.


Niretzako beste erronka bat zen, nire ametsa lantzeko behar nuen jendea aurkitzea: zortea izan nuen, Potxolo haurtzaindegian Haur Hezkuntzako Teknikari bezala praktikak egin zituzten hainbat ikasleren artean mundu oso berezi honen nire ikuspegiarekin bat jendearekin topatu nuen, arduratsuak eta langileak ere zirenak. Beraz, titulua lortu ondoren, Potxolo familiako kide bihurtu ziren. Emakumezkoetan hitz egiten dut, izan ere, gaur arte ez dut haurtzaindegian mutil batekin lan egiteko aukerarik izan.


Gaur eguneko egunean esan dezaket, pozik nagola, nire planteamendua arrakastatsua izan dela, sentitzen dut. Haurrak seguru eta eroso sentitzen dira, elkarreragin egin nahi dute, elkarren artean harremanak izateko, ikasteko eta helduak izateko.


Eta gure partez, zer esango dizuet, lana askoz hobea da ume zoriontsuekin!